Itxaro Borda

Laneko istripuak

2026ko maiatzaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lana sufrimendua delako mitologia hain da gure buruetan iltzatua non ez dugun ulertzen, are gutxiago onartzen, norbait lanean hil daitekeela. Garai batean, Macron presidenteak berak ez zuen entzun nahi lana zaila zenik, pentsa! Sindikatuen hitzak arras desbalorizatuak diren honetan, egoera larria dela frogatzen dute zenbakiek: lantokietako suizidioak aipatu gabe, mota askotako istripuak agertzen dira zerrendetan, arazo fisikoak edo psikikoak sortzen dituztenak, eritasun profesionalak barne. Bistan dena langile arruntenak dira hunkienak, laborariak eta babes sozial urriena jasotzen duten emazteak.

Egunkari honetan berean, periodikoki irakurtzen ditugu laneko istripuen inguruko artikuluak. Garapen tasak motel dabiltzan denbora hauetan estatuek eta legegileek axolarik ez dute laneko baldintzei dagokienez. Ekonomiak egitea da gobernuen helburua eta lanaren munduak ere osagarri alorreko murrizketa ikusgarriak jasaten ditu. Nire aldetik, uste dut betirako traumatizatu ninduela, behin lantokian sartzean, lankide bat soka baten puntan zintzilik ikusteak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA