Itxaro Borda

Lau haizetara

2026ko ekainaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Heldu den urtean ez da besterik entzungo: 1937ko ekainaren 25ean Gasteizen, Esteban Urkiaga alias Lauaxeta fusilatu zuten frankistek, La petite Gironde izparringiko kazetari bati, Gernika espektral batean biak barandari, bonbardaketek eragin hondamendiak erakusten zebilela. Gazterik erail poetaren betaurrekoen itzalak ikonikoak dira, bere poemak, eta ororen gainetik, gaur egun kamiseta askotan ikusten den bere dana emon biar yako matte dan azkatasunari aldarrikapena...

BERRIA egunkari honetako orrialdeetan jadanik aipatu den liburu batek idazle mungiarra zein neurritaraino sakralizatu dugun agertzera ematen du, Jon Kortazarren eskutik. Esteban Urkiaga lauaxeta Poesia, artea, ideologia (Pamiela 2025) lanean gaiari buruzko ikerlariaren ikuspegi berritzaile batekiko hainbat artikulu irakur daitezke. Ohartzen gara honenbestez euskal idazle gutxiren destinoa izan zela saindu laiko gisako bilakatzearen hori, eta Lauaxetak, poeta, emakumeen kuttuna eta EAJren propagandista zelako agian merezi zuela. Eta merezi duela oraindik ere bistan dena!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA