Itxaro Borda

Leonen kanpaina

2026ko martxoaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Baionako bestak hauteskunde kanpainaren muinean daude. Hautagai bakoitzak bere ikusmoldea plazaratzen du paperezko programa koloretsuetan. Nehork ez du bestarik gabeko uda bat aitzin-ikusten. Zorionez. Alderantziz, zuri-gorriz edertu besten tradizioaren aspaldikotasuna azpimarratzen dute: nola biziko da bestarik gabe baionar gisa bere burua errespetatzen duen hiritarra? Berehala hogei euroko langa gaindituko duen bestetako sarreraren ordaintzea jadanik kolpe gogorra izan da askorentzat.

Baionako ospakizunen irudi nagusia salatzen dute kandidatu guztiz gehienek: alkohol sobera, komuna gutxiegi, emakumeen aurkako erasoak edo masifikatzeak dakartzan giza mugimendu itogarriak. Egia da gau batzuetan Cordeliers karrika zeharkatzea beldurgarria dela.

Zer egingo dute gure hautagaiek herriko etxeko giderrak hartuko dituztenean? Bestak uztailean utzi eta segurtasun mezuak biderkatuko dituzte, agian azpiegiturak indartuz, baina orokorrean, marjinetako aldaketa zenbaitez haragoko besten ereduaren alorrean ez da kanbiamendurik izanen… hiriko ekonomiaren faboretan!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA