Frantziako FR3 katean agertu da, gizon handi, Stefan Bern kazetari erregezalearekin solasean, Espainiako Juan Carlos emeritua, egin duenaz, Barbara Rey edo Corinarekin Sofia engainatzeaz barne, ez dela batere damutzen espantuka. Hispania demokrataren irudia da Parisen, ahantziz bezala, Franco diktadoreak zuela, duela mende erdia, Zarzuelan instalatu.
Mugimendu mediatiko hori zergatik? Batetik, Regis Debray pentsalari iraultzari kamutsaren alabak, mugaz bestaldean oraindik publiko egin ez den elkarrizketa liburu lodi bat eskaini berri diolako, eta bestetik, emerituak absolutuki nahiko lukeelako Madrilera itzuli, urtean hiru hilabetez bederen, bere familiatik hurbil bizitzera, zergak ordaintzeko epetik kanpo hala ere...
Espainiako zuen errege ohiari burua ebakitzea gogor kausitzen dut, nahiz eta... baina, redios, mihia motz iezaiozue, isildu dadin behintzat, ez dezan hala ez denik kontatu, behazun kiratsa hedatzen duela auzo herrietako telebista pantailetan, argazkiko onaren papera bereganatuz gainera.