Itxaro Borda

Miliarrak

2026ko urriaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Agian hobeko genuke, Silizio Haran-eko iluminatuen antzera, lurra abandonatu eta Marte planeta terraformatzera joatea, gure bizitzak errotik eta zerotik arra-hasteko han. Gizakiarentzat gero eta zailagoa da birla urdin honetan ihardukitzea: 1,2 miliar jende erori berri dira pobreziaren hagaren azpira. Pobreziaren neurrian eta doi-doia gainetik daudenak beste bizpahiru miliar direla gogoan edukiz, hain emankorra, eskuzabala eta ederra omen den globo honen egoeraren ideia bat ukan dezakegu. Garapenaren aldeko Nazio Batuen programa batek dimentsio askotako pobrezia horren goratze brutala azpimarratu du lehen aldiz 2010az geroztik. Gosea, eskolarik, artamendurik, ur edangarririk eta elektrikarik eza dira pobre horien eguneroko zailtasun nagusiak, printzipalki baserri-guneetan.

Alta, espaziora doazen astronautak eta kosmonautak zoratuak agertzen zaizkigu eremu etereo horietatik itzultzen direnean. Beren funtsezko gomendioak ez dira arraroak: zaindu eta maita dezagun planeta urdin hau, ez dago besterik, eta Greta Thunbergek behin zioen bezala, B planetarik ez daukagu.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA