Itxaro Borda

Mugazainak

2026ko apirilaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Berriak faltsu kutsu bat duela daitort, baina egunkari numeriko serio baten orrialdeetan irakurri dudanez, pentsa dezaket egia zerbait baduela oinarrian. Bangladesh eta Indiaren arteko mugan, hemen bezala, badira legez kanpoko pasagia klandestinoak. Bi herrialdeen artean lau mila kilometro luzeko frontera poros bat bada, ez dena erraz kilometro guzietan kontrolatzeko!

India, okzidentalizatzen eta aldi berean hinduartzen ari da Modi presidentearen zuzendaritzapean. Estatuen arteko linea horren parte handia intek, urmaelek eta padurek osatzen dute. Soldaduen ordez mugazain bereziak jartzea aipatu dute bi herrialdeek, krokodiloz eta suge zitalez osatu armada bat hots! Herrestari horiek Indian ez baitira eskas, alabaina...

Lurra zartatzear dago lumaz hantu baloi baten antzera. Jendeak ezin biziz dabiltza denetan. Etorkizuneko berriak gainera ez dira faltsuak: 2100 aldean ozeanoko airearen indarra erdira jautsiko litzateke eta egoera kontrola ezina bilakatuko da. Armak debalde dirateke orduan, bai eta krokodiloak eta suge eztendunak ere!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA