Haur denboran ogroen edo hauen kideak ziren basajaunez beldur ginen, baina bagenekien ipuinetako pertsonaia batzuk baizik ez zirela. Gaur egungoak elkarren artean mintzo dira, telefonoz, mundua bitan partekatu eta, ahotara bakarrean, irentsi beharrez. Egunkarietan irakurtzen dudanean Trump eta Putin urrutizkinez hitzartu direla ondoko asteetan Hungarian elkartzeko, istorio haiek heldu zaizkit buru-muinaren harrotzera, eta bizkar hezurrean gora umetako izu hura igotzen nabaritzen dut.
Ni baino anitzez ikaratuago daitezke Ukrainako herritarrak, Trumpek bakea absolutuki nahi duelako, eta Putin ez haserretzeko negoziaketetan, beren herrialdearen puska handia galduko dutela badakitelako. Putinek ez baitio buruan duen Errusia handia berrosatzeko bere obsesioari uko eginen. Georgia eta Moldavia dira hurrengo biktima iragarriak. Europa zaharra are gehiago ahultzea xede ere du, bertako gobernuetan eskuin muturreko buruzagiak ezarriz. Lortzeko bidean dagoela ezin uka.
Quebecen ohartu naiz putin izeneko platera ez nuela batere maite...