Itxaro Borda

Piztien bakea

2025eko azaroaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ukrainako Zelenski presidenteak iragan asteazkenean ikusi omen zuen Picassoren Gernika Madrilen. Putin eta Trump piztiek, berak jakin gabean, negoziatu duten bake planak amore emate eta suntsiketa iragarri aire bat daukala pentsatu duke margoaren aitzinean zutunik. Arrazoiekin. Plan horren arabera, errusiera Ukrainako hizkuntza ofiziala bilakatuko litzateke, Krimea eta Donbass eskualdeak galduko lituzke, armada erdira murriztua ikusiko luke eta NATOn sartzea debekatuko liokete. Trumpek bihar bertan bukatzen den ultimatuma luzatu dio Zelenskiri, baiezko inkondizionalaren peskizan. Amerikar lehendakariak ez du astirik, biolentziaz eta zuzengabe baldin bada ere, bakegile gisa agertu nahi duelako munduaren zurubian.

Errusiak eraso zuen Ukraina duela hiru urte, eta bake planaren arabera Ukraina da mamutzar antzera aurkeztua, neurri politiko orekatuak baino, testu horretako puntu bakoitzak gaztigu baten hogeita zortzi azote kolpek bezala klaskatzen duelarik ukrainarren gorputz eta gogoetan. Eta europar aliatuak bazterretik ezintasunez so...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.