Itxaro Borda

'Los de qui cau'

2026ko maiatzaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaitzeko asteburuaz gozatu dugula ezin uka. La Passem eta Herri Urrats ospatu ditugu iparreko mugaren hegietan bizirauten duten hizkuntza parearen ohoretan. Bikote zaharretako kideen antzera, gaskoia eta euskara borrokan irudikatu dira luzaz, Baionan bertan behialako Grenet dinastiako auzapezek lehena, bigarren aurka erabiltzen zutela. Ez da gehiago horrelakorik gertatzen, bata bestearen ezinbesteko laguntzaz, bakoitza ahal duena salbatzen saiatzen delarik.

La Passemeko korrikalariekin Baionan zehar nenbilela, hain maite dudan Nadau taldearen Los de qui cau izeneko kanta zerabilkidan buru-zokoan dantzari. Etxetik ikasi duguna oroitarazten dute hitzek: izan zaitez izan behar duzuna, ez gehiago, ez gutxiago, euskara eta gaskoia ezpainetan zebiltzan eta mundu honetatik isilik joan ziren gure jendaki xarnegu haien antzekoa hots. Eta gu beti zinkurinka, ez garela helduko, batek duenaz jeloskor, dugunaz ohartu gabe.

Eta hori, Herri Urratseko taula gainean, Mirua taldearen musika entzuna ez genuelarik... nortasun krioloaren atarian uzten gaituen aurtengo sentsazioa!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA