Itxaro Borda

Sistema

2026ko azaroaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sokorri Katolikoak plazaratu berri duen txostenaren arabera, pobrezia are gehiago hedatu da aurten. Jakiten dugu halaber, zergen presioa areagotu dela jende xeheen bizkar, bitartean aberatsenek presio hori arintzea lortu dutela ehuneko bostez: mila esker Macron eta konpainia!

Pobrezia multidimentsionalaren itzala agertzen da dokumentu horretan, diru eskasiari tratu txar intimoak, instituzionalak zein sozialak eta isolamenduaren gaitzak gehitzen ahal zaizkiolako. Entzuten dira batzuk jende horiek cassos edo kasu sozialak direla deblauki erraten, bereziki dagoeneko kanpainan diren politikariak, kontuan eduki gabe kualifikatibo horrek min egin dezakeela. Pobreziak hiritarren artean leize bat irekitzen du ideologikoki ahalkegarria bilakatzen denean, jendartearen laurdena bederen inbisibilizatzen duelako.

Sistemaz arraiki baliatzen direlako ustea zabaldu da gure artean. Baina soldata sozialak eskuratzeak ez du erran nahi lasai bizi direnik. Eta gainera, pobreziaren hagaren azpian dihardutenek, informazio faltaz, ez dute eskubide duten neurri guziez profitatzen.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA