Itxaro Borda

Sudurretik odola

2026ko martxoaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Autoek eta gailu elektronikoek funtzionatzeko bateriak behar dituzte eta bateria horiek mineral bereziz osatuak dira energia gatibatze aldera. Ipar hemisferioko gobernari gosetiek jo mugan dituzte lur arraroak, Groenlandian, Hego Amerikan, Asiako eskualde askotan eta bistan dena Afrika erditsuan, Kongoko Errepublika Demokratikoan adibidez. Tenke Fungurume hiri inguruko meategietan gau eta egun ari dira kobaltoa eta kobrea ustiatzen eta bi elementu kimiko horien idokitzeko sufre dioxidoa premiazkoa da…

Bertako arduradunek badakite 2023az geroztik, sufre horrek gaixotasun ikaragarriak hazten dituela, emazteek hilaur egiterainokoak. Horko lan toki erraldoiak azidoa airera laxatzeko ohitura dauka, buruko minak, minbiziak eta hainbat gaitz eraginez. Manomapia herriko ama baten lekukotasuna irakurri berri dut : «Sudurretik odola isurtzen zitzaidan burrustan eta gure haurrek karmin koloreko oka egiten zuten!». Enpresa txinatarrak ez du loturarik egiten aktibitate industrialaren eta bazterretan eritzen diren jendeen osagarri arazoen artean… ez horixe!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA