Itxaro Borda

Talologoak

2025eko maiatzaren 11
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Herri Urrats egun hau elgarrekin ospatzen dugu Senpereko aintziraren itzulian, milaka jenderen intimitatea partekatuz. Euskaraz, eta orduak aitzina joan arau, identifika ezinak bilakatuko diren hainbat hizkuntzatan. Seaskaren aldeko hitzordu honen plazer handienetatik bat taloak jateko desioan datza —oroitu lagun, desioari ez zaiola uko egin behar mailukatzen digula Lacanek—. Ikastola ezberdinetako gurasoak nagusi dira lan horretan. Taloaren aiduru gaudenean, aspertu ordez, xinaurri edo erle mugimendu etengabeak miresteak zoratzen gaitu, gu, eta berehala, gure sabela!

Euskal jendartean diplomaren bat ukaitea garrantzitsua da, eta ez bakarrik Miskatonic unibertsitatekoa. Uste dut, halatan, denborarekin gutariko asko talologo bikainak bihurtu garela, honoris causa distiratsuak arto eta ogi irina miligramoan nahasteko, birla orekatuak moldatzeko, plaka beroetan erretzeko eta ukabil mugimendu zainart batez, salbamenduaren ikur borobila bailitzan, taloaren inguratzeko. Jendarte oso bat saretzen duen zientzia zehatza da talogintza... eta gainera, ikastolen iraupen ekonomikoa segurtatzeko balio (izan) (omen) du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.