Itxaro Borda

Uste-musteak

2026ko apirilaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Askotan aditu dugu Macron, Frantziako presidente jada espektrala, entzun nahi duenari errepikatzen, herrialdeko okituenen aldeko politikek aberastasunaren pobreenenganako isurpena segurtatzen zutela. Zergen eta lan-kostuen apaltze ikusgarrien lekuko izan gara bederatzi urte hauetan eta ez dugu behartsuenen egoera hobetzen ikusi. Dakigunez, aberatsenak prest dira oraino gehiago mimatuak izateko bidean, eskuin muturreko –ez esku muturreko!– politikariekin uztartzeko. Esku-zabaltasuna ez da gure mendekoa.

Are gehiago, ikerketa batzuek erakusten dute ez dela sekula gainetik beherako isurketa ekonomikorik gertatu. Alderantziz baino, estatu neoliberal hauetako elitea gazteen eta pobreen bizkar aberasten delako: gazteria modestu eta arruntaren lanak ditu aberatsen eta paristar zaharren pentsioak pagatzen. Etsai eta alfer gisa kontsideratzen den gazteria hori sare ekonomiko politikoetatik kanpo atxikitzen dabiltza, baina, uste-musteen kontrara, bizia ahuspatzen duten belaunaldien integratzeak sustatuko omen luke hain sakratua den garapena, hiri nagusietan bezain eskualdeetan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA