Pasaia

Esaten dena

2024ko urtarrilaren 27a
05:00
Entzun

2021. urtean energia berriztagarrien pisua Euskadin, energia osoaren azken kontsumoan, %16,6koa izan zen. Baina %5,9 autonomia erkidego kanpotik ekarria izan zen. Hau da, sortu genuenarekin eta kanpotik ekarritakoarekin kontsumoaren %16,6 bakarrik bete genuen.

2030. urtean Euskadin instalatutako energia berriztagarriek azken kontsumo osoaren %21 lortzea da xedea. Horretarako, biomasaren bidez sortutako energiak azken energia-kontsumo osoaren %15,12 ekar lezake. Energia eolikoaren ekarpena %3,38 izatea espero da, eta %1 eguzki-energia fotovoltaikoaren kasuan. Hori guztia kasurik onenean. Gainontzekoa beste teknologiek ekarriko lukete.

Hau da, eolikoen eta plaka fotovoltaikoen bidez sortutako energia elkartuta, energiaren azken kontsumoaren %4,38 lortzea espero da, ez besterik. Baina gogora dezagun 2021ean Euskadi kanpotik ekarri zela jatorri berriztagarriko energia, energiaren azken kontsumoaren %5,9, hain justu.

Datu horiek Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialetik atera dira. Txosten horren azken puntuan bideragarritasun ekonomikoari heltzen zaio. Bitxia da, baina hori ez du lotzen energia sortzeko gaitasunarekin. Bideragarritasuna argudiatzeko esaten du sektore horrek, berde horrek, «dirulaguntza eta funts nabarmenak» dituela, eta gaur egun sektoreak estatuko BPGaren %1 baino gehiago hartzen duela. Zintzotasunak ez du proiektu bat bideragarri bihurtzen, eta maite ditugun bazterrak betiko hondatzea ez du merezi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.