andoni egana
HITZ ETZANAK

Armintzan

2023ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Armintza pareko uretan haize errota flotatzailea argindarra ekoizten hasi da. Hori zen atzoko albiste nagusietakoa. Nire buruarengandik kontuak aterata, zer pentsatu ez zekiela bat baino gehiago geratuko zen. Mendi-lerroetakoek sortzen dute nahikoa xextra eta orain itsasoan ere haize errotak!

Badakigu gizarte honen garapen mailak, orain arteko baliabideen xahuketak, haiek sortzen duten kutsadurak... energia berriztagarrien premia ekarri dutela. Zerbait asmatu beharko da! Baina hortik aurrerakoa ez da hain argia niretzat. Zenbat? Non bai eta non ez? Sinesten dut badirela gai hauen inguruan asko dakiten espezialistak. Espero dut haien hitzek norabideak argitzen lagunduko digutela...

Urkullu lehendakariak ez dio gezurrik «inori ez zaio gustatzen norbera bizi den lekutik hurbil jartzea» dioenean. Pernandoren egia. Susmagarriagoak dira nire belarrietara proiektuaren beste arduradunek —Saitec Offshore Technologies enpresa tartean da— botatako hitzak. Liderrak izan nahi omen dute itsasoko haize errota flotatzaileen merkatuan. Eurena omen da munduan gisa horretako erroten diseinu bakarra. Liderra, merkatua,diseinu bakarra... Alferrik da. Lehen ere kontzeptu horietatik abiatuta iritsi gara energia berriztagarrien premia izatera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.