andoni egana
HITZ ETZANAK

Bi?

2023ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Duela hogeita hamar urte iritsi zen Xabier Azkargorta futbol entrenatzaile azpeitiarra Boliviara, bertako futbol selekzioaren hautatzaile lanetara. 1994an jokatzekoa zen Munduko Futbol Txapelketarako sailkatzea zuen helburu. Jakinekoa da La Paz hiria 3.600 metroko altueran dagoela. Han jokatzen zituen boliviar selekzioak etxeko partidak. Baina Uruguai, Brasil edo Argentinara joatean itsas mailan aritu behar izaten zuten. Horregatik, futbolaz asko zekien boliviar batek, Rolando Aguilerak, ideia bat izan zuen:bi talde osatu. Bata goierrietan jokatzeko prestatuko zuten, eta bestea beterrietako partidetarako doituko...

Hauteskundeak ate joka ditugun honetan, Rolandoren ideia biziberritu zait. Bi alkate, herriko. Bata gai batzuetan aditua, eta besteetan bestea. Bata izaeraz, ibilbidez eta harremanez sail batzuetan ongi moldatuko dena, eta honek harrapatzen ez dituen arloetarako egokia bestea. Alderdikideak? Ahal dela, ez. Ez al zaigu garestiago irtengo? Segur aski, bai. Zergatik bi, eta ez hiru, lau edo bost? Ez dakit... Dakidana da, buru bakarrak nekez jakin dezakeela guztiaz aski, baina alkate tituluaren itzalak baietz pentsatzera amil dezakeela.

Zorakeria bat, nirea. Xabier Azkargortak talde bakarra prestatu zuen eta sailkatzea lortu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.