andoni egana

Hiru bertso

2025eko ekainaren 3a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Zer moduz goazen? Ez dakit. Txatxu antxa, esango nizuke. Nora goazen? Ez dago erraz antzematen. Eta pentsatzen dut zuk horixe jakin nahiko zenukeela, jakin-mina izan baitzen hasiera-hasieratik zure bizitzaren ardatz. 

Ez genizun jaramon handirik egin, eta badira zure izeneko kaleak, eskolak, liburu dendak, euskaltegiak… Bizimodu zaila bezain heriotza-oste erraza izan duzula esango nuke. Baina ez duzu horrekin etsiko. Zuk jakin egin nahi izango duzu nora goazen, zelan… mende erdi joan den honetan. Duela hamar bat egun Itsason hiru bertso eskaini nizkizun. Sumatzen dut ez duzula whatsappik eta berripaper honen jarraitzaile leiala zarela. Hona hemen bertsoak, Bob Dylanen Blowin' in the Wind doinuan: 

«Gaur gorritasun bakarra dugu, Nafarroko Bardeena/ iraultza batzuk abian dira, feministak, berdeena…/ beste justizi sozialetan oso raro doa dena/ sinetsi ELA, bihurtu dela, talderik rebeldeena». «Eroso bizi garenok ere, aldarri askatasuna/ zer ote dugu gaur biola bat, eta zer mailutasuna?/ nor dugu pobre? nork dauka doble?, begiratuz nola suma?/ gorri, berde, beige, Ternua, North Face… gaurko bipolartasuna». «Ene, Gabriel, bigarren aldiz hil behar zaitut sustoaz…/ hemen gehienon bizimoduak aburgesatuz dihoaz/ lehen mailu bat, lor zitekeen zart! Mosku, Berlinera, joaz/ orain mailu bat behar badugu, Leroy Merlinera goaz».

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.