jon ordonez garmendia
Hizpideak

Eredurik gabekoa

2013ko abenduaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zazpiak bat. Hitz horiek zituen lelo Ximun Haranek orain dela 50 urte Ipar Euskal Herriko lehen Aberri Egunean hitza hartu zuenean. Hegoaldean abertzaletasuna garai ilunean zegoen urteetan, Haranek eta Enbata sortu zuten besteek, lekukoa hartzeaz gain, beren bidea egin zuten Iparraldean mugimendu zabala garatuz, gaur egun ere indarrean dauden hainbat ardatzen inguruan. Herri bat eta bakar bat gira, nazione bat gira... Itsasuko Agiriak (1963) burujabetasuna eta batasuna aldarrikatu zituen Euskal Herriarentzat.

Egun Euskal Herriak bi paretari aurre egin behar ziela zioen Haranek, baina, batasunari dagokionez, Hegoaldekoen aldetik zazpiak bat hori mito bat dela sinetsita zegoen. Iparraldean abertzaleek beren indarraren arabera antolatu behar zutela defenditu zuen: «Hegoaldeak ez digu gauza handirik ekarriko». Eredurik ez zuen abertzalea hil da. Kulturaren bidetik iritsi zen politikara, eta orain, kantugintzan egin zuen lanaz gain, nekez uler daiteke abertzaletasunaren historia Haranek eta haren parekoek egindakoa aintzat hartu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.