Mikel P. Ansa.
HIZPIDEAK

Ministroa eta tortura

2023ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Esaldi bakar bat nahikoa da askotan. Lourdes Zabalzak, MikelZabalzaren arrebak esan du, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari erantzunez: «Ikertzen ez bada, ezinezkoa da norbait inputatzea». Grande-Marlaskak, izan ere, herenegun esan zuen Arturo Espejo polizia, Mikel Zabalza hil zuen operatiboko burua, ez dutela inoiz inputatu. Baina ikertzen ez bada, ezinezkoa da inor inputatzea. Eta Grande-Marlaskak baluke zer esana horri buruz, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 11 aldiz zigortu baitu Espainiako Erreinua, tortura salaketak behar bezala ez ikertzeagatik, eta hara kontuak nola diren: 11 horietatik seitan, Grande-Marlaska bera izan zen instruktorea. Baina zalantzak harago doaz: Amaia Izko abokatuak, duela bost urte, salatu zuen orain ministro den gizon horren aginduz atxilotutako 223 lagunek salatu zituztela torturak. Poliziak ohitura zuen, antza, Marlaska guardian zegoen egunetan eskatzeko atxiloketak.

Baina ez du askorik inporta inputatu edo zigortuta ere. 1994an torturengatik zigortutako polizia bati, Hector Morenori —1998an Aznarren gobernuak indultatu zuena—, kondekorazioa eta pentsioa eman zizkion Marlaskak 2021ean. Auzitegiek baliogabetu zuten. Hortaz, torturatzaile aitortuak goratzeko arazo moralik ere ez du izan. Tira: Francisco Franco ere ez zuen inork inputatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.