Maialen Akizu.

Bukatu aurretik iraungi

2024ko apirilaren 19a
05:00
Entzun

Bukatu aurretik iraungi. Iltzatuta gelditu zait esaldia. Atzoko egunkariko Pello Otxandianoren elkarrizketaren erantzun baten parte da. Zehazki, AHTaz galdetzen dio Aitor Bian kazetariak, eta Otxandianok esaten du askotan galdetzen zaiola bere alderdiari proiektu horretaz, gutxiegi obra hori defendatu dutenei, ez dakigula zer izango den, baina «azpiegitura hori iraungi egin da bukatu aurretik». Borobil eta poetiko. Pentsatzen hasi naiz AHTaz gain zein beste gauza izan daitekeen bukatu aurretik iraungitzen dena. Maitasuna. Maitasuna edo maitasun-harremanak iraungita daude bukatzerako. Ez beti, baina bai iruditegi zabalduan. Beste tasun batzuk ere buka daitezke iraungi aurretik: harrotasuna, elkartasuna, gaitasuna... Errimatik errimara nenbilela «osasuna» etorri zait; osasuna bera ere, askotan, bukatu aurretik iraungitzen da. Elikagaiei ere pasatzen zaie: gure etxean gertatzen da piper-potoekin, une berezietarako erosten den ia denarekin, saltsekin. Eta ez dakit Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpainarekin ere ez ote den pasatu: iraungita egotea gaur bukatzerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.