oihana arana

Delitua

2025eko abenduaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur hasiko da Donostian Zestoako sei lagunen kontrako epaiketa. Elkartasun feministagatik epaituko dituzte. Gizon erasotzaile baten «izen onari» kalte egiteagatik epaituko dituzte. Bere bikotekide ohiarengandik biolentzia pairatzen zuen herrikide bat babesteagatik epaituko dituzte. Besteak beste, indarkeria matxista salatzeko bi elkarretaratze antolatzeagatik epaituko dituzte. Ez sinestekoa ematen du, baina, egiari zor, oso sinesgarria da.

Lehenago ere ikusi ditugu antzeko kasuak: ez da indarkeria matxista salatu eta, gero, erasoa jasan duen pertsona eta haren ingurua kriminalizatzen diren lehenengo aldia. Sistema judiziala gizon eta emakume klaseak betikotzeko tresna patriarkal bat gehiago da: emakumeek gizonen mendeko izaten jarraitzea posibilitatzen duena. Hori horrela izanik, normala da emakumeek emakume gisa jokatzea (isil, otzan, arazo gehiegi sortu gabe…) nahi duen sistema batek elkartasun feminista epaitzea.

Gu zuekin gaude. Elkartasuna ez da delitua. Eta, justizia aparatuak delitutzat joko balu ere, ez dezagun ahaztu horrek ez duela ekintza bat gaitzesgarri bilakatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.