Maialen Akizu.

Lohi makinak

2024ko maiatzaren 10a
05:00
Entzun

Bukaera ez da beti itzaltzea, ez da beti kea, ilunabarraren tenplea edo sedatzea. Bukaera ere izan daiteke piztualdia. Altxafuegoen pare: badoa, badoa, badoa, azken traka bota eta orduan bai, akabo. Amaierak lasaitua eman dezake, ausardia, esateko gogoa, eta hori sumatzen diet politikari askori: adibidez, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari. Egin berri dituen adierazpenen harira halaxe zioen titularrak: «Hemen ere bada lohi makina, eta ez da eskuinarena». Besteak beste, Erkorekak kale istiluak sigla batzuen «dendaostean» antolatzen direla esan zuen, iritzi faltsua sortzeko «zirimiria» martxan dagoela, edo Madrilen ez ezik «lokatz makinak» hemen ere badirela.

Atentzioa eman zidan kargua uztear den sailburuaren hiztegiak. Nik neuk kostata erabiliko nituzke dendaostea, lohia edo zirimiria hitz-lauz. Gero konturatu nintzen Radio Euskadin egin zituela adierazpen horiek, eta altxafuegoari grazia gutxiago hartu nion. Hala ere, seguru nago bermeotar politikariak badakiela zer den lohia, dendaostea edo zirimiria; Jaurlaritzan sartzear diren sailburuei galdetuko nieke...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.