Eta neurriz kanpoko adierazpenak Gizartearen Ongizatea bere ardurapean duen Erakunde Publikoaren aldetik. Foru Diputazioaren gastuen kapituluan errepide berriak egiteari inbertsioa esaten zaio. Edozein eratako inbertsio batek hasierako diru ekarpen bat eskatzen du, eta gerora, epe ertain edo luzera, inbertitutakoak etekina izaten du. Eta beti ez da neurtzen dirutan, etekina ere bada Gizartearen Ongizatea.
Horregatik, Foru Diputazioak Andoaingo saihesbidea egitea inbertsio bezala tratatu beharko luke, gainontzeko obra publikoetan egiten duen bezala, zeren eta saihesbideak berehalako etekina izango luke egunero-egunero hortik ibiltzen diren 70.000 ibilgailuetako gidarientzat, bariantea lazoa baino ziurtasun handiagoa eta ezaugarri tekniko hobeak eskaintzen dituen errepidea delako. Ondorio horretara iritsi zen horretan aditua den Sestra enpresa, egindako azterketa teknikoen arabera.
Urteak eta urteak daramatzagu ikusten beste obra batzuetako gastuak etenik gabe egiten urtez urte (A, barkatu! horiek inbertsioak dira), eta, gizartearen aurrean, gerora begira egindako inbertsio bezala zuritzen dute, gu guztiontzat etekina izango duen inbertsioa dela zurituz.
Andoaingo saihesbidearen inbertsioak aldeko eragina izango lukeelako bertatik igarotzen diren milaka gidarientzat, baita milaka andoaindarrentzat ere, Lazoari ez eta Saihesbideari bai ozen diogu Diputaziotik entzungor egiten dutenengana irits dadin.