Hondarribia

Ansola jaunari

Patxi Sansinenea
2025eko urriaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

36ko gerraren porrotaren ondoren, eta trantsizioa iritsi arte, euzko abertzale askok bizirautea izan zuten helburu nagusi, enpresak eta negozioak eginez. Bi eskaintza onuragarri berdinen artean, beti gureen aldekoa aukeratzen zuten. Horrela aurkitu genuen Euzkadi garaiko gazteok. Indarkeria ez. 

EAJ CIArekin lankidetzan aritu zen, Otaegik gauza bera egin zuen ETArekin. CIA hobea da ETA baino? EAJk esan dezake bere erreferentea CIAko konfidenteak direla, eta ez honelakoak: «Lauaxeta balioen ozeano batek bereizten du Txiki eta Otaegirengandik», Iñigo Ansolak (BBB) errana. 

Txiki eta Otaegi balioen ozeano batek bereizten du Iñigo Ansolagandik. 

Zikina da hildakoen artean konparaketa egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.