Mutrikuko Mikel Deuna egoitzako laguntzaileak

Egoitzetako laguntzaileok ez dugu ahaztu nahi aurretiazko erretiroa

Miren Ormaetxea Maidaga eta Karmele Goenaga Elezgaray
2025eko irailaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mutrikuko Mikel Deuna egoitzako laguntzaileok azaldu nahi dugu zergatik babestu ditugun irailaren 24rako, 25erako eta 26rako deitutako grebak.

Mahaian defendatzen ari diren aldarrikapenak partekatzen ditugu, eta badakigu sektoreko lan-baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela. Hala ere, gure eguneroko esperientziatik abiatuta, gehiago atzeratu ezin den beharrizan bat azpimarratu nahi dugu: aurretiazko erretiroa egoitzetako laguntzaileentzat.

Gure lana oso feminizatua da eta gizarte-zerbitzuetako sektoreko gogorrenetako bat. Egunero egiten ditugu altxaldiak, mugimenduak eta zaintzak, eta horrek gure osasun fisikoan eta emozionalean eragin zuzena du. Horrela, nekaturik eta gaixorik iristen gara jubilazio arrunterako adinera.

Gure osasuna defendatzea ez da soilik lan-kontua: zuzenean eragiten du egoiliarrek jasotzen duten arretan. Era batera edo bestera, gizarte osoa pasatzen da egoitzetatik, erabiltzaile edo senide gisa.

Horregatik eskatzen dugu aldarrikapen hau ez uzteko bigarren planoan, eta gure lanaren gogortasuna aitortzeko benetako eztabaida irekitzeko. Gure baldintzak hobetzea gizarte osoaren zaintza hobetzea ere bada.

Aurretiazko erretiroa egoitzetako laguntzaileentzat: justizia kontua da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.