Irun

Irundik EHUrako garraioa hobetu

Argia Etxeberria
2026ko urriaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Egunero Irundik Donostiako EHUko campusera joaten garen ikasleok etsipenez bizi dugu garraio publikoaren egoera. Irunek, 63.000 biztanlerekin Gipuzkoako bigarren hiria izanik, unibertsitatearekin duen lotura erabat onartezina da.

Azken ordutegi-aldaketek argi utzi dute erabakiak hartzen dituztenek ez dutela unibertsitateko errealitatea ezagutzen. Klaseak puntutan edo erdietan amaitzen dira, baina gure autobusak orduero bost gutxitan (:55) ateratzeko erabakia hartu dute orain Lurraldebusen. Emaitza? Ordubete inguruko itxaronaldi bidegabeak zehaztasun falta horregatik. Irtenbide logikoena autobusak laurdenetan (:15) eta laurden gutxitan (:45) jartzea litzateke, orduro bi autobus eskainiz.

Bitartean, ikus dezakegu Tolosak edo Zarautzek (biztanle askoz gutxiago eta topoa izanda ere) 30 minutuko maiztasun duina dutela ikasleei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko. Zergatik jasan behar dugu irundarrok tratu okerragoa? Maiztasun eskasaren ondorioz, autobusak lepo doaz, gidariak kexu dira aforoa gainditzeagatik, eta bidaia arriskutsu eta ezatsegin bihurtzen da egunero.

Erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Irungo Udalari) arduraz jokatzeko eskatzen diegu egoera hau lehenbailehen konpontzeko. Berdintasuna eta garraio duina merezi ditugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA