Orain dela hogei urte baino hobetojan-edaten dugu? Orduan baino kontzienteago gara jan-edaten dugunaz? Jan-edanak merkeago erosten ditugu? Orain erosten ditugun jan-edanen kalitatea hobea al da? Jan-edanez informazio hoberik al dugu? Iruzur edo lapurreta gutxiago egiten al zaio kontsumitzaileari? Jan-edanak hobeto prestatzen ikasi al dugu etxean? Jan-edanen zerrenda zabaldu al da etxean? Jan-edanen konbinazioak ugaldu al dira gurean? Janari osasuntsuagoak egiten ikasi al dugu?Hoberako aldaketarik sumatu al dugu? Eragin kulturalik izan al du gizartean? (Ez gara ari dirudunek bakarrik eros dezaketen goi-goi mailako sukaldaritzaz, hori erredukzionismoa da).
Euskara izpi bakar batez bultzatu ote du Culinaryk? Orduan, zertarako arraio eman Culinary horri lurrak baldintza pribilegiatuetan, eragin sozialik ez badu izan? Lau pribilegiaturen mesedetarako klub antzeko zerbait izan bada?
Argi dago enpresa horren helburua dirua irabaztea dela, enpresa komertziala dela, eskari-eskaintza legeen menpekoa... Donostiako Udaleko ordezkariak etorri arte. Donostiako Udala ere enpresa komertziala ote, orain eginiko mesedeen prezioa gerora kobratuko dutela politikariek?
Ustelkeria mota batzuk, higuingarriak izateaz gainera, lotsagarriak dira.
    
    
        
                    
                                
    
                                                                                ZUZENDARIARI
                        
                
                            Kukuak makur jo
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            