Eusko Jaurlaritzak Renferen aldirietako zerbitzuak kudeatzen ditu 2025eko urtarrilaren 1etik, PSE-EEko Susana García Chueca Garraio sailburu dela. Halere, euskaldunoi ez ikusiarena egiten jarraitzen dute: leihatilan eta trenetako ikuskarien artean nekez aurkituko duzu sikiera ENE maila daukan inor, hots, Egun on, Nora zoaz? Eskerrik asko!
Hortaz, 2025ean, euskaldunok ez dugu euskarazko arreta inondik ere ziurtatua Eusko Jaurlaritzaren eskutik, eta txartelak erosteko makinetan ere, hautazko hizkuntza euskara hautatu arren eduki asko espainieraz edota penagarri itzulita daude: «kanbela bankuotzeak», «Re-impresi bankuotzeak», «bestelegoko bidaiak»…
Are gehiago, segurtasun langile batzuk oldarkor aritzen dira euskal hiztunen aurka. Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketari azkena eman behingoz Renferen zerbitzu guztietan (xenofobia da). Bi hitzetan: euskaldunoi errespetua!
Eskari honi behar bezala erantzungo diozuelako itxaropenez, García Chueca anderea, jaso gure agurrik beroena.