'Linbo'-ren bigarren denboraldia ETB1en ere emango dute, gaurtik aurrera

Primeran plataforman ikusgai daude lehendik ere bigarren denboraldiko sei atal.

Aitziber Grados, 'Linbo' saioko aurkezlea. HIRU DAMATXO
Aitziber Grados, 'Linbo' saioko aurkezlea. HIRU DAMATXO
urtzi urkizu
2026ko apirilaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Martxoaren 1ean estreinatu zuen Primeran doako plataformak Linbo euskarazko saioaren bigarren denboraldia. Aitziber Gradosek (Altsasu, Nafarroa, 1999) aurkezten du programa hori. Lander Arretxea zuzendariak BERRIAn otsailaren 25ean adierazi zuen aurten gehiago ari direla Gradosentzat berarentzat saioa prestatzen, «beretik egin dezan saioa». Hiru Damatxo ekoiztetxeak EITBrentzat egiten duen late night show bat da Linbo, gazteek sortua eta gidatua. Bigarren denboraldiko sei atal ikus daitezke jada Primeran plataforman, eta EITBk erabaki du atal horiek telebista konbentzionalean ere ematea. Hortaz, ETB1 kateak gaurtik aurrera emango ditu bigarren denboraldiko atalak (22:15ean). Lehen atal horretako gonbidatuak Sune musikaria eta Bittor Kas influencer-a izan ziren.

Arretxeak eta Asier Kortabarriak zuzentzen duten taldea, edonola ere, atal gehiago grabatzen ari da. Igandero sareratuko dituzte, hortaz, atal berriak Primeran plataforman.

Aurreneko denboraldian, hasieratik eman zituzten saioak ETB1 katean, eta ondotik plataformetan jarri. Iazko apirilaren 24tik ekainaren 26ra iraun zuen lehen denboraldiak. Hamar atal emititu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA