Gaur zortzi, apirilak 23 izanen dituenean lotuko zaio bideari, hain justu, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 23. aldia. Festibalaren antolatzaileek aurrez ere emana zuten aurtengo programazioan jasotakoari buruzko pistarik, baina orain, hura abiatzeko astebete falta den honetan, eman dituzte argitara detaile guztiak. Besteak beste, film luzeen Sail Ofizialean izanen diren zortzi lanen berri emana zuten orain arte, baina hori iragartzearekin batera iradoki zuten gehiago ere izanen zirela, eta gaur zehaztu dute kopurua azkenerako: hamazazpi film dira guztira, eta haietako hamalau lehiatuko dira sarietarako. Eta, hain justu, Lander Garro zinemagileak Luzia Urigoitia Lutxi etakidearen heriotzaren inguruan ondutako film dokumentala da haietako bat: Lutxi eta zuhaitza. Bestalde, omenaldi bat ere ageri da aurtengo egitarauan nabarmenduta. Imanol Uribe zinemagilea (San Salvador, 1950) sarituko dute, eginiko ibilbideagatik.Â
Giza Eskubideen Zinemaldia antolatzen dutenen esanetan, azken 50 urteetan Euskal Herriko zineman nabarmendutako «izen handietako bat» da Uribe, eta «Espainiako demokraziaren historia kontatzeko» eginiko lana aitortu diote, zehazki. Zuzendariaren tema horrekin lotu litezke, gogora ekarri dutenez, Burgosko prozesua (1979), Segoviako ihesa (1981) eta Mikelen heriotza (1983) film «klasikoak». Baita, esaterako, 1994an estreinatutako DĂas contados (1994) lana ere. Zuzendariaren ibilbidean, film horrek jaso du sari gehien: Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Maskorra irabazi zuen, bai eta Espainiako zortzi Goya sari ere.Â
Erlazionatuta
Hilaren 30ean eginen diote omenaldia Uriberi, jaialdiaren azken egunean. 16:30etik aurrera, ekitaldi berezia eginen dute Viktoria Eugenia antzokian. Bwana (1996) filma emanen dute, eta solasaldia eginen dute zuzendariarekin, segidan.Â
46 film: amuak eta hizpideak
Guztira 46 film programatu dituzte festibalerako, 27 film luze eta hemeretzi film labur, eta, halere, kopuruan berean azpimarra egin, bai, baina batez ere filmen aitzakian programatuko diren bestelako jarduerak nabarmendu nahi izan dituzte antolatzaileek egitarauaren aurkezpenean. Izan ere, ohartarazi dutenez, filmen emanaldiak «ia egunero» osatuko dira filmetako bakoitzean bistaratutako gaiari buruzko solasaldiekin; hitzaldi batzuetan filmetako protagonistak edo zinemagileak izanen dira hizlariak, eta beste batzuetan, berriz, filmak oinarrian duen gaian aditua den norbait.Â
Besteak beste, gai hauek pantailaratuko dituzte aurten: Palestinako historia, migrazioa, haurren osasuna, emakumeek erlijioetan dauzkaten rolak, eta ehungintzaren industriako lan prekaritatearen feminizazioa.Â
Atondu dituzten sailen artean, film luzeen Sail Ofiziala da nagusia atzera ere. Guztira, hamazazpi film erakutsiko dituzte horretan. Izan ere, martxoaren hondarrean jakinarazi zituzten zortziez gain —À€ bras-le-corps, Black Water, The Disappearance of Josef Mengele, Girls & Gods, IvĂ¡n & Hadoum, Made in EU, Promis le ciel eta Sucia—, beste hauek ere batu zaizkie orain zerrendara: Palestine 36 (Annemarie Jacir) —lan horrek zabalduko du festibala, iragarri zutenez— Rebuilding (Max Walker-Silverman), Aldapa (Mafalda Saloio), Allah n’est pas obligĂ© (Zaven Najjar), L’Enfant bĂ©lier (Marta Bergman), Etxekoak (Zaragueta Zulaika fundazioa), Everybody to Kenmure Street (Felipe Bustos Sierra), L'IntĂ©rĂªt d'Adam (Laura Wandel) eta Lutxi eta zuhaitza (Lander Garro).
Ikusi gehiago
1987an Guardia Zibilak tiroz hildako ETAko kidearen kasua abiapuntu hartuta, memoria politikoaren eraikuntza eta kontakizunen arteko borroka jorratzen ditu Garrok zuzendutako film dokumentalak. Otxandioko (Bizkaia) herritarren ekimenez abiatu zen filma ontzeko prozesua, eta, azkenerako, fikzioa eta dokumentazioa uztartu ditu zuzendariak azken emaitzan. Hain zuzen, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiko emanaldia izanen du estreinaldia lanak: apirilaren 28an emanen dute, 16:30ean, Viktoria Eugenia antzokian.
Dena dela, bestelako sailik ere jarri dute martxan jaialdiaren 23. aldirako. Kasurako, zinema eta biktimologia zikloa eginen dute hirugarrenez —Helena Tabernaren La buena nueva eta Vanessa Filhoren Le Consentement filmak emanen dituzte—, Zinema eta memoria zikloa eginen dute Tabakaleran, eta Eserleku urdina izeneko egitasmoan eginen diote tokia haurrentzako eskaintzari.Â
Ohi denez, film laburrak bi programa bereizitan emanen dituzte. Euskal Film Laburren Sail Ofiziala deiturikoan, euskarazkoak edo erdarazkoak izan, Euskal Herriko zinemagile batek zuzendutako edo Euskal Herrian ekoiztutako zazpi film erakutsiko dituzte; hala nola Lara Izagirreren El regalo, Elene Mengyu Larrinagaren Hogeitabat eta Bea Lemaren El cuerpo de Cristo. Nazioarteko Film Laburren Sail Ofiziala izenekoan, berriz, hamabi film emanen dituzte; Anuska Ariztimuño zuzendari donostiarraren 3 dĂas, 3 noches, besteak beste.