Amvisako arreta zerbitzuko sei langileak kaleratu dituztela salatu du ELAk

Auzitara joko dutela adierazi dute. Eta datorren asteartean, hilaren 20an, manifestazio bat egingo dute, Amvisaren egoitzatik hasita udaletxeraino.

Amvisako aurrez aurreko arretako azpikontratako langileen greba, iazko azaroan. ELA
Amvisako aurrez aurreko arretako azpikontratako langileen greba, iazko azaroan. ELA
Maddi Iturriotz Alkorta
Gasteiz
2026ko urtarrilaren 15a
15:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den asteko asteazkenean Gasteizko udal gobernuak eta EH Bilduk iragarri zuten Amvisa agentziaren arreta zerbitzua publifikatuko zutela. Publifikazio hori, halere, urteetan bertan azpikontratatuta lanean aritu diren langileen subrogaziorik gabe onartu zuten. ELAk hori bera salatu du: «Zerbitzu hori duela urte askotatik ematen zuten sei langileak kaleratu egin dituzte, eta oraingoz ez dute lanpostu publiko berririk sortu, ezta langile berririk kontratatu ere, haiek egiten zuten lana egiteko». Langileek jakinarazi dute auzitara joko dutela.

Sindikatuak gaineratu du kaleratutako langileei ez dietela inongo kalte ordainik eman, eta salatu nahi izan du Amvisaren erantzukizuna: «Inongo kalte ordainketarik gabe kaleratu dituzte, orain arte zerbitzua eskaintzen zuen enpresak argudiatu baitu subrogazioa egin behar dela, baina Amvisak ez du erantzunik eman horren inguruan». Astelehen honetan bertan, azpikontratako langileei euren lanpostura sartzea ukatu zieten. 

Era berean, ELAk gaur goizean jakinarazi du Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuetako langileen subrogazioa lortu dutela, eta hori ekarri du gogora: «Beste erakundeetan zerbitzuak publifikatzen direnenean subrogazioa bermatzen bada, zergatik ez hemen?». Hori jakinik, ondorioztatu dute Gasteizko kasu honetan helburua ez zela zerbitzua publifikatzea, langile horiek kaleratzea baizik.

Hori guztia salatzeko, datorren asteartean, 12:00etan, manifestazioa egingo dute, Amvisaren egoitzan hasi, eta udaletxeraino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.