Bruselazak borraja eta urdaiazpikoarekin

JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2016ko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Osagaiak

Bruselazak: 2 dozena

Borrajak: 2 borraja

Urdaiazpikoa: 100 g

Baratxuri aleak: 2 baratxuri

Irina

Gatza

Olioa

Barazki egosien salda: basokada bat.

1

Lehenengo, bruselazei bi geruzak kendu labana txiki batekin, eta zuztarra pixka bat moztu. Borrajak zuritu, eta sobera dituzten iletxo guztiak kendu.

2

Bi lapiko urez bete, eta berotzen jarri, gatz pitin batekin. Irakiten hastean, batean bruselazak jarri, eta bestean, borrajak. Bruselazak hamar minutuz irakiten eduki; borrajak, berriz, pixka bat gehixeago, 15 bat minutuz.

3

Ondoren, barazkiak ur hotzetatik pasatu, egosketa eteteko eta barazkiak freskatzeko.

4

Borrajak egositako uretatik, gorde basokada salda bat.

5

Zartagin zabal batean, oliba olio zorrotada bat jarri, eta baratxuri aleak xehetuta gehitu. Baita urdaiazpikoa ere, zati txikietan moztuta.

6

Pare bat minuturen ondoren, gehitu irin koilarakada bat, nahastu, eta, jarraian, barazki salda basokada bat gehitu. Guztia irakin lau bat minutuz.

7

Ondoren, prest izango dugu negu sasoiko plater goxo eta osasuntsu hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.