Albistea entzun

«Eskubideen» alde aritzea xede izanik, ituna berritu du Elkarrekin Podemosek

Udal eta foru hauteskundeetan koalizioan aurkezteko hitzarmena aurkeztu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Alianza Verdek
Juantxo Lopez de Uralde, Pilar Garrido eta Iñigo Martinez Zaton, atzo.
Juantxo Lopez de Uralde, Pilar Garrido eta Iñigo Martinez Zaton, atzo. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2023ko otsailak 14

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «eskubideak lortzen jarraitzeko», hauteskundeetarako akordioa sinatu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Alianza Verdek. Hiru alderdiek nabarmendu dute «euskal ezkerraren koalizioa iraunarazteko, sakontzeko eta zabaltzeko asmoarekin» sortu zela, eta norabide horretan eman dutela udal eta foru hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko pausoa.

Hitzarmena atzo izenpetu zuten, Ahal Dugu-k Bilbon duen egoitzan, eta han izan ziren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Ezker Anitzako Antolakuntza idazkari In?igo Martinez Zaton eta Alianza Verdeko koordinatzaile federal Juantxo Lopez de Uralde. Nabarmendu zutenez, ituna hiru alderdien «eskuzabaltasunean» oinarritzen da, «ezinbestekotzat» jotzen baitute «euskal ezkerraren koalizio bateratu bat osatzea», eta gaineratu dute akordioaren atea ez dagoela itxita: «Ezkerreko gainerako erakunde sozialak eta politikoak gonbidatzen ditu gizarte bidezkoago, feministago eta ekologistago bat lortzeko bidean laguntzera». Berariaz aipatu dute Equo; harekin, beste alderdi batzuekin eta zenbait udaletako taldeekin hitz egiten ari dira, «hauteskunde hautagaitzak indartzeko modua emango duen esparru politikoa zabaltzeko».

Sinatzaileek goretsi egin dute Espainiako Gobernua, eta gogora ekarri dituzte hark onartutako zenbait neurri, tartean lan erreforma. Orain, horien asmoa da «herritarren bizitza hobetzen» jarraitzea, eta, horretarako, balioa eman diote Irungo, Errenteriako (Gipuzkoa), Galdakaoko eta Durangoko (Bizkaia) udal gobernuetan egindako lanari: «Tokiko begiradarekin egingo dugu, Euskadiko tokiko errealitate desberdin eta pluraletatik hurbil, eta jendeari entzunda, euskal ezkerretik alternatiba politiko bidezkoago bat proposatzeko».

Gehienak, Ahal Dugu-koak

Hiru indarrek ondutako akordioaren arabera, Ahal Dugu-koak izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietako eta udaletako hautagaitzen %80ko zerrendaburuak. Beste herri batzuetan, Ezker Anitzakoak izango dira zerrendaburuak: esaterako, Barakaldon, Sopelan, Zornotzan, Ermuan, Plentzian (Bizkaia), Aretxabaletan eta Bergaran (Gipuzkoa).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza idazkari nagusia PSE-EEko zuzendaritzaren bileran, maiatzaren 29an, Bilbon. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Elkarrekin Podemos estu hartzen ari dira Gipuzkoan eta Gasteizen

Joxerra Senar

Eneko Anduezak adierazi du EPrentzat ere «onuragarria» litzatekeela EAJ eta PSE babestea. Elkarrekin Podemosek baieztatu du ez duela babestuko EAJren gobernurik
Carmen Gisasola. ©JUANAN RUIZ / FOKU

Hogei urteko espetxe zigorra ezarri diote Carmen Gisasolari

Gotzon Hermosilla

Espainiako Auzitegi Gorenak epaiketa berriro egiteko agindu ondoren iritsi da zigorra
Ina Zeberioren aldeko ekitaldia, atzo, Lizartzan (Gipuzkoa). ©Andoni Canellada / Foku

Ina Zeberioren hilketa berriro ikertzeko eskatu du Egiari Zor fundazioak

Javi West Larrañaga

Gorpuak 24 bala zulo eta eskuburdinak zeuzkan epaileak heriotza egiaztatu zuenean. Bertsio ofizialaren arabera, Zeberiok egin zuen tiro lehenengo, eta ertzainek erantzun egin zioten.

EH Bairen boto papera, 2022ko hauteskundeetan. ©Bob Edme

EH Bai Frantziako Senaturako ezkerreko aliantza bat egitearen alde azaldu da

Gotzon Hermosilla

Espagnacek eskaini zien zerrenda bateratua osatzea, eta ontzat eman dute proposamena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...