Hegaluze tosta tipula eta piper berdearekin

ANDONI CANELLADA / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko urriaren 2a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
400 g hegaluze.
3 piper berde.
Tipula 1.
Baratxuria.
Oliba olioa.
Ogi tostak.

Hegaluzearen sasoiari bukaera ona emateko, errezeta goxoa dakarkizuegu. Pintxo moduan egingo dugu gaurkoa, gainera.

1. Lehenik, baratxuri eta tipulak zuritu eta xafletan moztu. Jarraian, piper berdeei hazitxoak kendu eta erditik moztu luzetaka, eta erdi bakoitza beste aldera ere bitan moztu.

2. Barazki horiek guztiak zartagin batean ipini, oliba olio txorrotada eta gatz pittin batekin. Su ertainean tapaz estali, eta bost bat minutuz eduki; kontuz kolore gehiegi hartu ez dezaten.

3. Ogia xaflatan moztu (zortzi bat), eta zartagina edo txigorgailua erabiliz txigortu.

4. Hegaluzea ogitxoen tamainako laukitxoetan moztu. Zartagin bat sutan ipini, eta, ondo beroa dagoenean, hegaluze takotxoak bertan jarri, gatz eta oliba olio txorrotada batekin. Minutu batez mantendu, buelta eman, eta beste oliba olio txorrotada bat gehitu. Minutua pasatu ondoren, jarraian erretilu batera atera.

5. Orain, mahaira zerbitzatzeko erretiluan, ogi txigortuak jarri, eta gainean,sardexka baten laguntzaz, tipula eta baratxuriak jarri, gainean hegaluze takotxoa; eta azkenik, piper berdeaz ongi estali. Bukaeran gatz lodi pixka bat botatzea aukera ezin hobea duzue.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.