Barazkiak otarrainxkekin

ANDONI CANELLADA / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

8 otarrainxka handi.
Tipula 1.
2 baratxuri ale.
Kilo erdi baserriko leka.
Kuiatxo 1.
2 azenario.
Oliba olioa.
Gatza.

1. Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu, eta azenarioak eta kuiatxoa, lauki txikietan. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi. Tarteka nahastu.

2. Bitartean, otarrainxka handiak zuritu, burua eta buztana izan ezik.

3. Lapiko bat urez bete, eta gatz pittin batekin irakiten ipini. Bitartean, lekak juliana moduan moztu. Ur irakinetan sartu, eta 10-15 minutuz egosi. Jarraian, ur hotzetik pasatu, egosketa prozesua mozteko.

4. Otarrainxka handiei gatza bota, eta aurrez ondo berotutako zartagin batean, pasatu minutu bat alde bakoitzetik, oliba olio eta gatz pittin batekin.

5. Otarrainxkak erretilu batera atera, eta zartagin berberean barazki guztiak berotu. Horrela, berotzearekin batera otarrainxkak zartaginean utzi duten zaporea hartuko dute barazkiek ere.

6. Bukatzeko, plater baten behealdean barazkiak zabaldu, eta gainean otarrainxka handiak jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.