Patata eta hegaluze milorria

JAIZKI FONTANEDA / @FOKU.
Iker Markinez.
2022ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

Hegaluzea: 300 gramo, garbi
Lau patata berri
Bi tipula
Pikillo piperrak
Gatza
Oliba olioa
Bi baratxuri ale
Perrexil sorta bat
Ozpina

1. Lehenik, jarri patatak egosten. 30-40 minutu izango dira, gutxi gorabehera, betiere patataren tamainaren arabera. Gorde.

2. Ondoren, zuritu tipulak eta moztu xafla finetan. Erregosi zartagin batean, oliba olio txorrotada batekin eta gatz pittin batekin, 20 minutuz. Gero, gorde.

3. Moztu pikillo piperrak zerrenda luzeetan, eta erregosi bost bat minutuz zartagin batean, oliba olio pittin batekin eta gatz pixka bat gehituz.

4. Baratxuri aleak zuritu eta ahalik eta zati txikienetan moztu. Baita perrexila ere. Jarri bi osagaiak erretilu txiki batean, eta gehitu gatza, ozpina eta oliba olioa. Ondo nahastu, eta gorde.

5. Egositako patatak zuritu eta xaflatan moztu. Guztiak ongi zabaldu erretilu batean.

6. Hegaluzea zentimetro bateko lodierako xafletan moztu; gatz pittin bat bota; eta zartagin edo plantxa batean, aurrez ondo berotuta, minutu batez frijitu, oliba olio tanta baten laguntzaz.

7. Azkenik, platera osatzeko, lehenik patata ipini; gero, tipula goxatu geruza bat; gainean, hegaluze xafla; eta, azkenik, bukatzeko, berriro patata. Egin horrela hiru aldiz, eta osagai guztiekin milorria osatuko da.

8. Ondoren, guztia platereratu, eta ongi busti prestatuta dagoen baratxuri eta perrexil ozpin-olioarekin. Azken ukitua emateko eta zapore eta kolore kontrasterako, aurretik erregosi den pikillo piper puska jarri milorriaren gainean. Puntaren puntan!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.