Txipiroiak beren tintan

IKER MARKINEZ.
Iker Markinez.
2022ko abenduaren 24a
00:00
Entzun

OSAGAIAK
6 LAGUNENTZAT

Bi kilo txipiroi.
Txipiroien tinta.
Hiru tomate gorri fresko.
Hiru baratxuri ale.
Hiru tipula eder.
Bi piper berde.
Basokada bat ardo zuri.
Gatza.
Oliba olio birjina.
Ura.

1. Txipiroiak erosi, eta garbitu egingo ditugu. Utzi aparte hegalak eta garroak.

2. Ongi garbitutakoan, txipiroi bakoitzaren bi hegalak eta garroak txipiroien barnean sartuko ditugu. Trikimailu bat: txipiroiei barnealdea garbitzeko buelta ematen diegunean, ez diegu berriro bueltarik emango, eta horrelaxe beteko ditugu. Modu horretan ez dugu txotxik erabili beharko txipiroiak ixteko, eta ez zaigu barnean sartutakoa kanpora aterako.

3. Errezetarekin hasteko, moztu tipulak eta piper berdeak, eta jarri lapiko handi bat sutan berotzen.

4. Bota olio txorrota bat lapikora, eta gehitu moztutako tipulak eta piperrak. Baita baratxuri aleak ere, osorik. Erregosi hogei bat minutuan, su ertainean.

5. Gehitu ardo zuria eta eduki sutan minutu pare batean. Moztu tomateak zati handitan eta gehitu lapikora. Bota pare bat litro ur, txipiroien tinta eta gatz pitin bat. Utzi irakiten ordu laurden batean. Txikitu irabiagailu elektrikoarekin, eta pasatu txano batetik.

6. Bota olio txorrota bat beste lapiko batera, eta, beroa dagoenean, gehitu txipiroiak. Gatza bota, eta erregosi hamar minutuan, taparik gabe eta su bizian. Orduan konturatuko gara nola zartaginean txipiroiak egitean itxi egingo zaien zuloa eta, beraz, ez den beharrezkoa txotxa jartzea.

7. Txipiroien lapikora bota lehen prestatutako saltsa beltza, gehitu ur pixka bat, eta eduki ordubetez su motelean irakiten, txipiroiak biguntzeko eta saltsa loditzeko. Saltsa lodi samarra sumatzen badugu, gehitu ur pixka bat; saltsa mehea badago, eduki denbora gehiagoz su bizian, loditzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.