Albistea entzun

ERREZETA

Aza hostoak, barazkiz beteta

IKER MARKINEZ Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez - Sukaldaria

2023ko otsailak 11

OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT

Aza.
Piper gorria.
Piper berdea.
Tipula.
Baratxuria (lau ale).
Shiitake perretxikoak (200 gramo).
Soja saltsa.
Oliba olioa.
Gatza.
Piper hauts beltza.

1. Lehenik eta behin, piper gorria, berdea eta tipula juliana erara moztu. Hori guztia erregosten jarri lapiko batean, su ertainean, 15 minutuz, oliba-olio txorrotada batekin eta gatz pitin batekin.

2. Baratxuri aleak zuritu, eta xafla finetan moztu. Shiitake perretxikoak juliana erara moztu. Bi osagai horiek zartagin batean erregosi, su bizian, bost bat minutuz. Sua itzali eta soja saltsaren txorrotada on bat gehitu.

3. Zartagineko osagaiak lapikora gehitu, eta sua itzali.

4. Azari banan-banan hostoak osorik kendu. Uretatik pasatu, garbitzeko. Lapiko batean, ura irakiten jarri gatz pitin batekin, eta aza hostoak bertan egosi, lau bat minutuz. Atera, eta segidan ur hotzetatik pasatu, ondo hozteko. Ur soberakina kendu, ahal den neurrian.

5. Mahaian hosto guztiak zabaldu. Koilarakada bat barazki eta shiitake banatu hosto bakoitzaren erdian. Txinatar bilkari baten modura bildu, eta bi aukera izango ditugu azken ukitua emateko: zartagin batean frijitu, olio txorrotada batekin, bi aldeetatik. Edo labeko erretilu batean denak bata bestearen ondoan jarri, eta labe oso beroan sartu bost edo hamar minutuz.

6. Horrenbestez, prest izango ditugu barazkiz eta shiitakez betetako aza hosto goxoak, dastatzeko. Shiitake perretxikorik ez badugu, onddoak edo barrengorriak ere erabil ditzakegu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.