Albistea entzun

ERREZETA

Pikillo piperrak perretxikoz beteak

IKER MARKINEZ Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez - Sukaldaria

2023ko martxoak 25

OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT

Hogei pikillo piper.
200 gramo perretxiko.
Oliba olio birjina.
Gurina .
Lau koilarakada irin.
750 mililitro baserriko esne.
Esne gaina.
Gatza.
Saltsa egiteko: pikillo piper hautsiak.

1. Errezeta hau bi zatitan egingo dugu, bi egunetan. Hasteko, bexamela egin behar da. Jarri lapiko batean berotzen olio txorrotada bat eta gurin koilarakada bat. Gehitu lau koilarakada irin, eta ondo nahastu. Pixka bat egosten eduki eta gero, poliki-poliki esnea gehituz joan, guztia bukatu arte —esnea aldez aurretik beroa baldin badago, hobeto—. Gatz pitin bat bota, guztia ondo nahastu, eta bexamel krematsua lortuko dugu.

2. Moztu perretxikoak karratu txikietan, eta su bizian erregosi zartagin batean, olio pixka batekin, hiru edo lau minutuan. Ondoren, perretxikoei olioa ongi kendu, eta gehitu bexamel kremara. Gorde bexamela.

3. Hurrengo egunean, hartu gordetako pikillo piperrak, eta banan-banan bete, koilaratxo baten laguntzaz, perretxiko bexamelez. Jarri guztiak labeko erretilu batean, bata bestearen ondoan, eta bota oliba-olio txorrotada fin bat gainetik. Jarri labea berotzen 160 graduan, eta, beroa dagoenean, sartu piperren erretilua. Bost edo zazpi minutu inguru eduki labean.

4. Bitartean, piper krema bat prestatuko dugu. Horretarako, jarri olio txorrotada bat lapiko batean, eta, beroa dagoenean, gehitu pikillo piper hautsiak. Ondoren, gehitu edalontzi bat esne gain, eta guztia irakiten eduki lau bat minutu. Irabiagailu elektrikoarekin txikitu, eta pikillo piperren krema lortuko dugu.

5. Bukatzeko, atera piperrak labetik, banatu plateretan, eta ongi busti piper kremarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Circom sariak banatu dituzte Donostian ©ETB

Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean

Urtzi Urkizu

Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute.

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.