Albistea entzun

ERREZETA

Txekor masailak saltsan

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez - Kuko Jatetxea

2019ko ekainak 22 - Ormaiztegi

OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
Kilo bat txekor masail.
Porru 1.
2 Tipula.
2 Azenario.
4 Baratxuri ale.
Piper beltz ale batzuk.
3/4 litro ardo beltz.
Basokada bat Porto.
Oliba olioa.
Gatza.

1. Lapiko handi bat su bizian berotzen jarri. Jarraian, txekor masailak bertan jarri, eta oliba olio zurrusta bat bota, baita gatz pittin bat ere. Su bizian eduki lau minutuz alde batetik, eta gorritzean bestetik, beste lau minutuz.

2. Bitartean, ditugun barazkiak (porrua, tipula, azenarioa, eta baratxuri aleak) garbitu, zuritu eta pusketatan moztu. Masailak ondo gorrituta daudenean, barazki guztiak lapikora gehitu, sua moteldu, eta hamabost minutuz erregosi.

3. Basokada bat Porto gehitu, eta ardo beltza ere bai. Horrekin batera, piper beltz aleak gehitu, eta sua bizitu. Ardoak duen alkohol soberakina guztiz lurruntzeko; gutxi gorabehera hogei bat minutuz irakiten eduki. Lapikoko salda erdira murriztu arte.

4. Ura gehitu lapikora, txekor masailak erabat estali arte. Ondoren, ordubete inguruz irakiten eduki (masailaren xamurtasunaren arabera, denbora gehixeago edo gutxixeago izan daiteke). Masailak lapikotik erretilu batera atera.

5. Orain, lapikoan duguna txinoaren laguntzaz pasatu, eta gatzez nola dagoen dastatu. Salda fina gelditu bada, denbora gehixeagoz irakiten mantendu, lodiera pixka bat hartu arte.

6. Txekor masailak xerratan moztu. Horretarako, komenigarria da hotzak egotea, bestela ezingo baitira ondo moztu. Gero, saltsa dagoen lapikora gehitu, eta irakin azkar bat eman. Prest daukagu, beraz, jaki goxo hau plateretan zerbitzatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Talka kultural batzuez ez zara ohartzen bertan bizi zaren arte»

Ane Insausti Barandiaran

Europan eta Euskal Herrian atentzioa eman zioten ohiturak eta bitxikeriak kontatzen zituen Iedemak Hego Dakotako herri aldizkari batean. Orain, liburu batean bildu ditu, atal laburretan.
1 ©JON URBE / @FOKU

'Belozipedoa' Urumeara itzuli da

Enekoitz Telleria Sarriegi

Ramon Barea asmatzaile eta ekintzaile donostiarrak asmatu zuen pedalontzia duela 130 urte. Urumea ibaian egin zituen lehen probak, Kontxako hondartzan ondoren, eta mundu osora zabaldu zen gerora. Arrauning enpresak ondare hori aldarrikatu nahi du, Barearen omenez egun bat antolatu, eta errekan zehar txangoak egin uztailean eta abuztuan.
Toño Lopezek zuzendutako <em>Cuñados</em> filma RTVE Play atarian dago, baina ezin da galegoz ikusi. ©RTVE

Plataformetan galegozko edukien presentzia hutsala dela salatu dute

Urtzi Urkizu

Galiziera Normalizatzeko Mahaiaren arabera, hainbat plataforma legea urratzen ari dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...