Flanak

BERRIA.
Iker Markinez.
2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
8 arrautza
Litro bat esne
200 g azukre
Karamelurako, 200 g azukre
Gaurko errezeta egiteko, seme-alaben ezinbesteko laguntza eta parte hartze atsegina izan dut. Izan ere, denok etxean gauden momentu honetan, zuek ere errezeta hau denen artean egitera animatzen zaituztet.
1. Lehenik, karamelua prestatu behar da: horretarako, zartagin batean, ipini 200 g azukre ipini, eta gehitu ur pittin bat.
2. Sutan berotzen jarri, su ertainean; noizbehinka, pixka bat nahastuz joan. Hala, karamelua lortuko da. Jarraian, flan ontzietan banatu (gutxi gorabehera zortzi edo hamar flan ontzietarako izango da).
3. Lapiko batean, esnea berotzen jarri. Bitartean, erretilu batean, arrautzak eta azukrea ongi irabiatu. Esnea irakite puntuan dagoenean (irakin gabe), arrautzak dauden erretilura gehitu, eta etengabe ongi nahastu guztia.
4. Labeko erretilu sakon batean, flan ontziak jarri; eta jarraian, nahasketa flan ontzietan banatu, erretiluan bertan.
5. Labea berotzen jarri, 150 gradutan. Beroa dagoenean, erretilua labean sartu. Labeko atea itxi aurretik, pitxar baten laguntzaz, ura gehitu erretilura, ur beroa bada hobe (flanak azkarrago egingo dira), gutxienez flan ontzien altuera erdira iritsi arte. Labean 35-40 minutu eduki. Azkenik, labetik atera, eta epeltzen utzi, jan aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.