Gazta tarta marrubi saltsarekin

IKER MARKINEZ.
Iker Markinez.
2023ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT


Tartaren oinarria.
200 mililitro esne gain.
200 gramo Euskal Herriko behi gazta.
Kazo bat pastel krema.
Saltsarako:
100 gramo marrubi.
100 gramo azukre.
Limoi bat.
Pastel kremarako:
Litro erdi esne.
Bost arrautza gorringo.
125 gramo azukre. Banilla makila bat.

1. Hasteko, marrubi saltsa prestatuko dugu. Marrubiak garbitu, laurdenetan moztu, eta gehitu limoi baten zukua eta 100 gramo azukre. Ontzi batean eduki, ordubetez. Irabiatu, eta gorde.

2. Pastel krema egiteko, jarri irakiten esnea eta banilla makila lapiko batean. Ontzi batean, ongi nahastu eta irabiatu arrautza gorringoak eta azukrea. Gehitu irina, eta ondo nahastu. Ondo nahastutakoan, gehitu irakindako esnea. Pasatu guztia berriro lapikora, eta eduki bost minutuz irakiten. Etengabe nahastu behar da, ez itsasteko. Gorde.

3. Erositako tarta oinarri bat erabiliko dugu gaur. Jarri labea berotzen, 170 graduan. Oinarria laberako egokia den molde batean ipini, gainean aluminio papera, eta bota garbantzu batzuk gainera, oinarria zapaltzeko. Erre labean ordu erdi batez. Atera, eta hozten utzi.

4. Nahastu ontzi batean esne gaina eta azukrea, biak batera. Ondo irabiatu eta gero, esne gaina harrotu egingo da.

5. Hartu beste ontzi bat. Nahastu ondo behi gazta —Euskal Herrikoa aukeratu dezakegu— eta kazo bat pastel-krema. Ondoren, gehitu esne gain harrotua. Poliki poliki nahastu. Hartu nahasketa, eta zabaldu labean erretako oinarrian —moldea kendu gabe—. Utzi hozkailuan hozten, ordu pare batean. Moztu zatiak, eta busti marrubi saltsarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.