Tuterako tomate entsalada txipiroiekin eta Ibarrako piperrekin

Tuterako tomate entsalada txipiroiekin eta Ibarrako piperrekin. I. MARKINEZ.
Iker Markinez.
2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
Kilo bat txipiroi, garbituta(20 bat pieza)
4 tipula
4 baratxuri ale
Tuterako 2 tomate
Ibarrako piperrak
Oliba olioa
2 koilara bete sagardo ozpin (aukeran)
Perrexila
Gatza

1. Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu. Lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordu betez goxatzen utzi. Tarteka, nahastu.

2. Tuterako tomateak garbitu. Tamaina handikoak izaten dira; beraz, lau xafla loditan moztu, eta plater bakoitzean bana jarri.

3. Aurrez garbitutako txipiroiei gatza bota, eta plantxa beroan pasatu: minutu bat baino ez alde bakoitzetik. Plantxarik ez bada eskura, zartagin batean egin daitezke, berdin-berdin. Ondoren, tipula eta baratxuria dauden lapikora bota, hoztu ez daitezen.

4. Jarraian, beste zartagin bat hartu, eta frijitu Ibarrako piperrak oliba olioarekin. Ondoren, sukaldeko papera jarria duen plater batera atera, olio soberakinakentzeko. Gero, gatz pixka bat bota.

5. Platera bukatzeko, tomate xafla bakoitzaren gainean txipiroiak jarri, eta, horien gainean, tipula goxatua. Azkenik, kokatu Ibarrako piperrak tomatearen bueltan, eta mahaira zerbitzatzeko prest izango da plater koloretsu eta zaporetsua hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.