Eskarola entsalada ahate konfitarekin

IDOIA ZABALETA / FOKU.
Iker Markinez.
2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
1 Sasoi beteko barazkia modu goxo batean prestatuko dugu gaur.

2 Hasteko, eskarola ongi garbitu, eta, batez ere, ongi lehortu. Ahal bada, mami aldea erabiliko dugu, xamurragoa izango baita gordinik jateko.

3 Ondoren, entsaladak prestatzeko ontzi batean eskuz zatituta jarri.

4 Labea berotu, eta labeko erretiluan, 180 graduan, ahate konfita sartu, gutxi gorabehera hamabost bat minutuz.

5 Bitartean, Errezil sagarra zuritu, eta dadotan moztu. Baita laranja ere, modu berean. Bestalde, Cherry tomateak erditik moztu. Horiek guztiak eskarola dugun ontzira gehitu. Gatz pitin bat bota, eta baita ozpina ere, eta ongi nahastu. Gorde.

Labetik erretilua atera, eta konfitari koipea ongi kendu. Ondoren, haragia xehatu.

7 Plater baten erdian, eskarola eta barazkiak jarri, eta gainetik ahate haragia xehatuta gehitu. Tipulina puska txikietan moztu, eta oliba olioarekin eta ozpinarekin batera entsalada ongi busti.

8 Oso goxoa geldituko zaigu entsalada norberaren gustura intxaurrak edota mahaspasak gehitzen baditugu.

OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

Eskarola 1.

Errezil sagar 1.

Laranja 1.

12 Cherry tomate.

Ahate konfita.

Tipulina.

Oliba olioa.

Sagar ozpina.

Gatza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.