Krema eta marrubizko hostopila

Krema eta marrubizko hostopila. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Iker Markinez.
2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
OSAGAIAK LAU LAGUNENTZAT

Hostopila.

8 arrautza.

225 gramo azukre.

100 gramo irin.

Litro bat baserriko esne.

Banilla makila zatitxo bat.

400 gramo marrubi.

1. Krema prestatzen hasiko gara lehenik. Lapiko batean, esnea berotzen jarri, banilla makilatxoarekin batera, eta bitartean arrautzen gorringoak ontzi batean jarri.

2. Azukrea ontzira nahastu behar da, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Gero, irina gehitu behar zaio, eta kontu handiz nahastu.

3. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapikoan gelditu zaigun esnea irakin artean berotu, eta, banilla makilatxoa kendu ondoren, ontzian daukaguna lapikora irauli. Bost minutuz irakiten eduki behar da, etengabe nahastuz; gero, hozten utzi.

4. Labea 180 gradutara berotzen dugun bitartean, hostopila lauki luze itxurako pusketatan moztu, eta labeko erretiluan ipini. Labean sartu, eta hogei minutuz egosi. Kontuan eduki erretilua labearen erdian jartzea, eta beheko beroa bakarrik erabiltzea. Gero, hozten utzi.

5. Marrubiak garbituko ditugu, baina txorten eta guzti. Horrek ura marrubiaren barruan sartzea eragozten du, eta horrela marrubiak zapore guztia mantentzen du. Ondoren, txortena kendu, eta marrubi bakoitza hiru xaflatan moztu.

6. Milorriak prestatzeko, hostopil pusketa bakoitza hiru xaflatan moztu behar da. Lehenengo xaflaren gainean krema jarri, baita marrubi xafla batzuk ere. Beste alde batetik, berdin jarraitu gainontzeko hostopil zein marrubi xaflak bata bestearen gainean jarriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.