Txerri azpizuna onddo freskoekin

GORKA RUBIO / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko ekainaren 19a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

Txerri azpizun bat
400 gramo onddo fresko
Oliba olioa
Gatza
Piperbeltz hautsa
Tipula bat

1. Hasteko, zuritu tipula, moztu puska txikietan, eta erregosi zartagin batean —oliba olio txorrotada batekin— 30 bat minutuz, su ertainean.

2. Moztu azpizuna xaflatan, eta goxatu gatzarekin eta piperbeltz hautsarekin.

3. Moztu onddoak xaflatan, eta bizi-bizi frijitu zartagin batean, pare bat minutuz, oliba olio eta gatz pittin batekin. gehitu tipula erregosia. Guztia nahastu, eta gorde.

4. Zartagin handi bat sutan ipini, eta, beroa dagoenean, jarri olio txorrotada txiki bat; segidan, gehitu azpizun zatiak. Pare bat minutu pasatu eta gero, gehitu onddoak. Eduki guztia minutu pare batean sutan, eta prest egongo da mahaira eramateko.

5. Onddoen ordez, beste edozein perretxiko fresko erabil daiteke: ziza horia, gibelurdina...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.