ERREZETA
Eskarola eta raf tomatezko entsalada urdina

OSAGAIAK
4 raf tomate.
Eskarola 1.
12 intxaur.
Tipulin gorria.
Gazta urdin laurden 1.
Txakolin ozpina.
Oliba olioa.
Gatza.
1. Lehenik, ozpin olioa egingo dugu; horretarako, tipula gorria puska txikitan moztu, eta ontzi batean jarri. Gatza, txakolin ozpina eta oliba olio txorrotada batekin ongi busti. Guztia ongi nahastu, eta gorde.
2. Intxaurrak zuritu, eta ale garbietan banatu.
3. Eskarola garbitu, eta ongi lehortu. Eskarola ez dugu osorik erabiliko errezeta honetarako.
4. Orain, raf tomateei bihotza kendu, eta xafletan moztu. Plater batean ipini, eta erdian eskarola orriak jarriko ditugu.
5. Gazta xafletan moztu, eta plater batean ipini. Mikrouhin labean sartu, eta hamar bat segundoz berotu. Pixka bat berotzea da gure asmoa, baina formarik galdu gabe.
6. Entsalada osatzeko, tomate eta eskarola platerari ozpin olioa botako diogu, bakoitzaren gustura. Gazta xaflak entsaladaren bueltan ipini, eta, azkenik, intxaur aletxoak gainetik banandu.
Tomate barietate horri neguko tomatea ere esaten zaio. Beraz, sasoiko platera da, eta urtea ondo hasteko aproposa.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.