Txipiroiak plantxan barazki freskoekin

JON URBE / FOKU.
Iker Markinez.
2020ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

Txipiroi kilo bat (20 bat pieza)
4 Tipula
4 Baratxuri ale
Kilo erdi baserriko leka
Kuiatxo 1
Azenario 1
Oliba olioa
Gatza

1. Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu, eta azenarioak eta kuiatxoa lauki txikietan.
2. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordu betez goxatzen utzi. Tarteka nahastu.
3. Bitartean, txipiroiak garbitu.
4. Lapiko bat urez bete, eta gatz pittin batekin irakiten ipini.
5. Bitartean, lekak juliana eran moztu. Ur irakinetan sartu, eta 10-15 minutuz egosi. Jarraian, ur hotzetik pasatu, egosketa prozesua mozteko.
6. Txipiroiei gatza bota, eta aurrez ondo berotutako zartagin batean pasatu, minutu bat alde bakoitzetik, oliba olio eta gatz pittin batekin.
7. Txipiroiak erretilu batera atera, eta zartagin berberean barazki guztiak berotu. Horrela, berotzearekin batera, txipiroiek zartaginean utzi duten zaporea hartuko dute barazkiek ere.
8. Bukatzeko, plater baten behealdean barazkiak zabaldu, eta gainean txipiroiak jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.