Albistea entzun

ERREZETA

Legatza labean, kinoarekin eta pistoarekin

IKER MARKINEZ Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez - Sukaldaria

2023ko martxoak 11

OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT

Kilo bat legatz.
Pipermorro bat.
Bi piper berde.
Kuiatxo bat.
Tipula bat.
Alberjinia txiki bat.
Hiru baratxuri atal.
200 gramo kinoa.
Gatza.
Oliba olioa.

1. Pistoa prestatzea izango da lehen urratsa. Horretarako, moztu barazki guztiak karratu txikietan, baita baratxuria ere. Jarri lapiko zabal batean erregosten, gatz pixka batekin eta oliba olio txorrotada batekin, su ertainean. Hasieran, estali lapikoa taparekin, baina lapikoa berotu ahala, kendu tapa eta tarteka nahastu barazkiak, itsatsi ez daitezen. Erregosi barazkiak hogei bat minutuz.

2. Bitartean, kinoa prestatuko dugu. Horretarako, jarri kinoa lapiko txiki batean, oliba olio txorrotada txiki batekin, eta erregosi hiru bat minutuz, poliki-poliki. Ondoren, gehitu ura. Zenbat? Kinoaren halako bi. Bota gatz pixka bat, eta guztia egosi hamabost bat minutuan. Bukatutakoan, tapa jarri, itzali sua, eta utzi bere horretan.

3. Legatza egiteko, jarri labea berotzen 200 gradutan. Jarri legatz zatiak labeko erretiluan. Azalik eta hezurrik gabeko legatz zatiak behar ditugu gaur. Legatzari gatza bota, erretiluan ur pixka bat jarri, legatz pusketei oliba-olio tanta bat bota, eta, ondoren, sartu labean. Bost edo sei minutuan eginda egongo dira.

4. Platereratzeko, azpian jarri kinoa; gainean, txukun-txukun, pisto koilarakada pare bat; eta, azkenik, goian, labetik atera berri dugun legatz puska bat. Legatzak salda utzi du labeko erretiluan. Platerean zabaldu dezakegu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...