Odolkiz beteriko krepeak

ANDONI CANELLADA / AFOKU.
Iker Markinez.
2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun

KREPEEN OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

3 arraultz.

100 gramo irin.

40 gramo gurin.

Gatza.

Esne litro laurdena.

Odolki bat (aurretik egosia).

BEXAMELARAKO

Oliba olio birjina.

Gurina.

4 goilarakada irin.

3/4 litro baserriko esne.

Gatza.

1

 


Krepak prestatzeko: Ontzi batean arraultzak osorik, gatz pitin bat eta irina nahastu. Dena ongi irabiatu. Ondo irabiatuta dagoenean, esnea gehitu eta nahastu.

 

2

 


Zartagin ertain batean gurin pusketa bat jarri, eta berotzen hasi. Gurina urtzean kreparen orera gehitu, eta zartagina berriro sutan jarri. Kreparen masa berriz ongi nahastu.

 

3

 


Burruntzali txiki baten laguntzaz, zartaginera bota krepen orea. Alde batetik bestera zartagia mugitu, guztia ongi zabaldu arte. Segundo gutxiren buruan buelta eman krepari eskuen laguntzaz, eta plater batera atera. Gainerako orearekin pauso berdinak jarraitu, masa guztia bukatu arte.

 

4

 


Bexamela prestatzeko: lapiko batean olio txorrotada bat eta gurin goilarakada bat berotzen jarri. Lau goilarakada irin gehitu, nahastu, eta pixka bat egosten eduki ondoren, esnea gehitzen joan poliki, guztia bota arte (esnea aurrez beroa badago, hobeto).

 

5

 


Gatz pittin bat bota, eta ondo nahastu. Bexamel krematsua lortu behar da. Egositako odolkia tripatik atera, eta bexamelaren lapikora gehitu. Bexamela hozkailuan gorde, hurrengo egunera arte.

 

6

 


Bexamela hotz dagoenean, krepeak betetzen hasi.

Horretarako, krepak ongi zabaldu, eta, erdian, odolki bexamel goilarakada pare bat jarri. Ondoren krepa kiribildu. Pauso berberak jarritu behar dira, krepe guztiak bete arte.

 

7

 


Azkenik, labea berotzen jarri, eta han berotu krepeak mahaira zerbitzatu aurretik. Nahi izanez gero, piper pikilo saltsa batez busti daitezke krepak, labetik ateratzean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.